XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESOPO'REN IPUINAK.

61. Gizona eta urrezko leoia.

Izatez epel ta gelbera zan zikoitz bat, urrezko leoia bidean aurkitzean, onela asi zan esaten: - Zer egin orain?.

Izuak geldierazten dau nire errazoia; ondasun-goseak batetik eta bildurrak bestetik, eratzita naukie.

Urrezko leoi au, zer alanbear edo urtzik egin ete dau?.

Gertatzen yatanak inki-ankaz beteten daust arimea; urrea gura dot, eta urrez egiñikoak bildurra sartzen; saka dagist naiak au artzera, ta nire berezkoak izteko diraust.

Zori latz, eskiñi ta artzen izten ez dauna!.

Ondasun, atsegin bage!.

Jainko baten ona, oiñaze biurtua!.

Zer nik egingo eskuetara dakidan?.

Menpekoai dei egingo dautset; eta, adiskide-talde orrek leoia arrapatzen dauan artean, ni begira egongo naz urrundik.

Ondo yatorko ipuin au, ondasunak ez ikutu ez erabilli, zalantzan dagon aberatsari.

62. Artza eta azeria.

Arro ebillen artz bat, gorpurik ez jatearren, gizakumeak maite ebazala-ta.

Azeriak bota eutson: - Oba, zuk biziak barik illak txikitzea, jainkoak nai ba'lebe!.

Azal-uts eta arro bizi yakuzan esku-eutsi ta lukurrak argira dakarskuz aIegi onek.